34. Dopinaren aurkako Lege eguneratzeko Lege proiektua.

Erakundea:
Kultura eta Hizkuntza Politika
Egoera:
Lege-proiektua elaborazioan

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Dopinaren aurkako Legea Aldatzeko Lege-proiektuaren helburua da Euskadiko dopinaren aurkako legea Dopinaren Aurkako Munduko Agentziaren (DAMA) Dopinaren Aurkako Mundu Kode berrira egokitzea. DAMA (WADA ingelesez), dopinari aurre egiteari dagokionean, mundu mailako erreferentzia bat da, horregatik Eusko Jaurlaritzak oinarrizkotzat jotzen du Euskadiko Legea haren irizpideetara egokituta egotea.

Beste helburu batzuk:

Kiroleko Dopinaren Aurkako Legearen aldaketak hainbat aldaketa jasotzen ditu arau-hauste berriei, zehapenei, laginen kontserbazioari eta lehiaketan berriz hastean bete beharreko baldintzei buruz.

Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Kirol-federazioak.
  • Kirol-ekitaldien antolatzaileak.
  • Kirolariak.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2021eko bigarren seihilekoa.

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Aginduzko txostenak eta irizpenak Hasita
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Hasi gabe
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Hasi gabe
Legebiltzarrera bidaltze Hasi gabe

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Amaituta
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Amaituta