Partaidetza eta Garapen Komunitarioko Master Ofiziala
- Erakundea:
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
- Organoa:
- Gobernu Irekiaren Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua bukatuta
Helburuak
Berritzailea da, honako arrazoiengatik
Parte-hartze eta garapen komunitarioan espezializatutako ezagutzaren arloan oinarritzen da, eremu espezifiko hori garatzen laguntzen duten ikuspegiak eta metodologiak txertatuz, eta lurraldean esku hartzeko talde-praktikak txertatuz.
Gainera, Estatuan partaidetza eta garapen komunitarioko arloan dagoen master ofizial bakarra da.
Atxikitzen zaion plana
Partaidetza eta Garapen Komunitarioko Masterra herritarrek politika publikoen definizio demokratikoan duten eragina sustatzeko gai diren profesionalak prestatzera bideratuta dago. UPV/EHUko master ofiziala da, eta etenik gabe ematen da 2004tik. Arduradun politiko, tekniko edo asoziatibo gisa gaur egun parte-hartze eta garapen komunitarioan lan egiten duten ehunka pertsona prestatu ditu.
Eremua
Programaren ardatza honako hau da: parte hartzeko prozesu osoak dinamizatzeko gai diren profesionalak prestatzea, profesional hauek, prozesu horiek erabakitzeko, garatzeko eta ebaluatzeko eta bai eta prozesuen funtzionamendua demokratizatzeko ere gaitasuna eduki dezaten, horrela, administrazio publikoen eraginkortasuna eta efizientzia bultzatzeko, eta, aldi berean, gizarte- eta elkarte-sarea eta, oro har, pertsonek norberaren existentzian eta komunitate-bilakaeran duten protagonismoa indartu daitezen.
Parte-hartzaileak eta eragileak
Estatu espainiarrean Partaidetzari eta Komunitate Garapenari buruz eskaintzen den master ofizial bakarra da. Haren aitzindaria UPV/EHUko Demokrazia Parte-hartzaileko Prozesuen Dinamizatzaile Graduondokoa izan zen, 2003/2004ko lehen edizioan hasi zena.
Erabat finkatuta dagoen masterra da, hogei edizio izan dituena, eta argiki diziplina anitzekoa izanik, espazioa ingurumen-zientziekin edo hiriko arkitektura-diseinuaren arloko partaidetza-prozesuekin partekatzen duena.
Aldizkako ebaluazioak
- Ebaluazio data:
- Ebaluazioaren laburpena:
Parte-hartzaileak: Euskal Herriko Unibertsitatea
Lurraldea: Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Euskadi, Nafarroa, Iparralde, Estatua, Internazionala
Denboraldia: 2004 - gaur egun
Informazio gehiago: Partaidetza eta Komunitate-Garapena Masterra
Kategoriak: Ongizate soziala, Garapen komunitarioa, Hezkuntza, Justizia soziala, Gobernantza, Berdintasuna, Ingurumena, Osasuna, Hirigintza
Fasea: Diseinua eta plangintza, Martxan jartzea eta garatzea, Jarraipena eta ebaluazioa