Diru-laguntzen Plan Estrategikoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarena, 2021, 2022, eta 2023. urteetarako

Helburuak

  1. Planaren justifikazioa.

    Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 8.1 artikuluak ezartzen duenez, nahitaez eduki behar da diru-laguntzen plan estrategiko bat, eta bertan identifikatu behar dira, sailen diru-laguntzei dagokienez, diru-laguntzen aplikazioaren bidez lortu nahi diren helburu eta ondorioak, diru-laguntza horiek emateko beharrezko epea, aurreikusten diren kostuak, eta haien finantzaketa-iturria, eta beti aurrekontu-egonkortasuneko helburuak bete beharko dira.

    Halaber, Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 11.4 artikuluak xedatzen du diru-laguntzen plan estrategikoek hiru urterako aurreikuspenak jaso ahal izango dituztela

    Manu hori betetzeko sailek izan beharreko jarduna bideratzeko, 1/2015 zenbakiko zirkularra onartu zuen Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, diru-laguntzen plan estrategikoak egiteari buruzkoa, zenbait neurri biltzen dituena plan horiek egin eta onartzeari begira.

    Zirkular hori betetzeko egin da plana, zirkular horretan ezarritako edukiarekin eta diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legean eskatutakoa beteta.

  2. Aplikatu beharreko eremua.

    Planak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen  Sailaren diru-laguntzen arloko jarduera biltzen du.

    Planari ezarritako denbora-tartea 2021eko, 2022ko eta 2023eko  aurrekontu-ekitaldiak dira.

  3. Proiektuaren edukia

    Aurreikusitako diru-laguntza jardunak jasotzen dituzten ardatzak biltzen ditu planak, betiere gobernu-programaren konpromisoei lotutako ardatz horietako bakoitzari jarraikiz.

    Ondoren, identifikatu egiten ditu, laburpen gisa, diru-laguntza programa guztiak egikaritzeko aurreikusitako kostuen datu globalak, eta programa horiek sailak bere egituran dituen antolakunde-unitateekin lotzen ditu.

    Azkenik, planak fitxa bat biltzen du diru-laguntza programetarako, eta bertan bilduko ditu helburuak, ekintzak eta adierazleak, aurreikusitako denbora-jokalekuarekin, helburu dituen sektoreak, diru-laguntzak emateko prozedura, beharrezkoak diren aurrekontu-konpromisoak eta finantzaketa publikoaren ehunekoa.

  4. Erronka estrategikoen eta helburuen identifikazioa

    Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen  Sailaren Diru-laguntzen Plan Estrategikoa 2020-2024 bitarteko XII. Legealdiko Gobernu Programaren konpromisoekin lerrokatzen da, eta, konpromiso horien barruan, sailaren jardun-eremuak direnekin, honako hauekin, hain zuzen ere:

    1. Enplegua eta susperraldi ekonomikoa
      1. Industria eta nazioartekotzea

        Helburu horiek lortzeko, konpromiso hauek hartu dira:

        • Garapen Industrialerako eta Nazioartekotzerako Plan Estrategikoa onartzea
        • Euskadin errotutako 4.0 industria eta adimen artifiziala garatzea
        • Enpresa txiki eta ertainak babestea
        • Enpresa-azpiegiturak eta lurzoru industriala
        • Lehentasunez jardun beharreko eskualdetan eta udalerrietan berariazko jarduketa-planak egitea eta zailtasunak dituzten edo berregituratze-prozesuetan dauden enpresei laguntza ematea
        • Enpresa Nazioartekotzeko Programa 2025 onestea “Garapen Industrialerako eta Nazioartekotzerako Plan Estrategikoan” txertatuta
      2. Ikerketa eta berrikuntza

        Helburu horiek lortzeko, konpromiso hauek hartu dira:

        • Espezializazio adimenduna eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plan Estrategiko berria 2030eko ikuspegiarekin
        • Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemaren emaitzak eta bikaintasuna hobetzea
        • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistema nazioartekotzea
        • Ikerketaren eta berrikuntzaren eremuko inbertsioak handitzea
        • I+G proiektu estrategikoak, erosketa publiko berritzailea eta zibersegurtasun industriala indartzea
        • Berrikuntza indartzea enpresa txiki eta ertainetan
        • Talentu teknologikoa garatzea eta erakartzea
        • Ekintzailetza berritzailea babestea
      3. Elikadura eta landa- eta kostalde-garapena

        Helburu horiek lortzeko, konpromiso hauek hartu dira:

        • Tokiko elikadura ekologiko, jasangarri eta osasuntsuagoa sustatzea.
        • Arrantza-baliabideen kudeaketa jasangarria lortzea.
        • Portuen kudeaketa eta euskal landa- eta kostalde-ingurunea zaintzea.
        • Euskal nekazaritzako elikagaien sektorea indartzea, ekintzailetzaren, berrikuntzaren eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren erreferente gisa.
        • Euskadi Europako hegoaldeko bioekonomiaren interesgunea bihurtzea.
    2. Bidezko trantsizio energetiko eta klimatikoa
      1. Energia-estrategia berria

        Helburu horiek lortzeko, konpromiso hauek hartu dira:

        • Energia-eraginkortasuna handitzea autokontsumoa eta banatutako sorkuntza sustatuz.
        • Iturri berriztagarrien erabilera areagotzea energiaren azken kontsumoan.
        • Ikerketa energetikoko euskal estrategian sakontzea, enpresa-egitura eta enplegua berpizteko eragile gisa.
        • Bidezko energia-trantsizioa bermatzea.
      2. Klimaren aldeko ekintza

        Helburu horiek lortzeko, konpromiso hauek hartu dira:

        • Irmoki egitea aurrera karbonoan baxua den ekonomia baterantz, enplegua sortzeko eta garapen industrial zein teknologikorako aukera gisa.
        • Klima-gobernantzako eredu berri bat sustatzea.
      3. Ekonomia zirkularra bultzatzea

        Helburu horiek lortzeko, konpromiso hauek hartu dira:

        • Enplegu berdea eta berrikuntza sustatzea ekonomia zirkularraren eremuan.
        • Hondakinak murriztea eta horien birziklapena eta balorizazioa areagotzea.
      4. Ingurune naturalaren kontserbazioa eta biodibertsitatea zaintzea

        Helburu horiek lortzeko, konpromiso hauek hartu dira:

        • Uraren eskuragarritasuna eta kalitatea eta kudeaketa jasangarria bermatzea.
        • Ingurumen-politika aurreratua eta ingurune naturalaren eta ekosistemen hobekuntza sustatzea, biodibertsitatea eta lurreko zein itsasoko habitat nagusien defentsa sustatuz.
  5. Aldaketa

    2021eko martxoaren 17ko Aginduaren bidez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartu zen 2021., 2022. eta 2023. Urteetarako.

    Saileko hainbat zuzendaritzak Dirulaguntzen Plan Estrategikoa aldatzeko eskatu dute, dirulaguntza edo deialdi berri batzuk sartzeko, edo dagoeneko Larrialdi Planean sartuta dauden fitxen funtsezko parametro batzuk aldatzeko.
    Agindu horren hirugarren ebazpen-zatiak honako hau aurreikusten du: "Aldian-aldian, plan hori berrikusi ahal izango da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko titularraren agindu baten bidez. Agindu horren arabera, plan horren aurreikuspenak egokitu ahal izango dira dirulaguntzen deialdia egiteko unean dauden egoera material eta aurrekontuetara, bai eta neurri edo jarduera berriak sartu ere”.

    Gaikuntza hau erabiliz, 2021eko ekainarem 30eko Aginduaren bidez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailburuarena, Sailaren 2021, 2022 eta 2023 urteetarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa aldatzen da, egin nahi diren dirulaguntzen deialdiak eta indarrean dagoen EGPn aurreikusitakoa bat etor daitezen.

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia