Internet(contenidos.inter)
406 emaitza.
Albistea
- Erakunde hauetan: Segurtasun Sailburuordetza
- Honela ordenatuta: Albiste-data, beherantz ordenatuta
-
Gure hondartza, erreka, urtegi eta igerilekuetan "zero arrisku" lelopean, Euskadiko salbamendu eta sorospen zerbitzuen hogei bat koordinatzailek parte hartu dute Eusko Jaurlaritzak antolatutako XIV. Hondartzetako jardunaldian. Formakuntza-jardunaldi hau urtero egiten da datorren ekainean hastekoa den bainu-denboraldia hasi aurretik.Albistea2022/05/24Segurtasuna
-
Eusko Jaurlaritzak, lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren agindu baten bidez, 471.600 euroko dirulaguntza eman dio Gurutze Gorriari 2022rako. Helburua da larrialdi-egoeretan erantzuteko baliabideak eta bitartekoak izatea sustatzea eta, boluntario erakundeak bultzatuz, Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuei laguntzeko sareak sustatzen jarraitzea.Albistea2022/05/22Segurtasuna
-
Eusko Jaurlaritzaren Meteorologiaren Euskal Agentziak (Euskalmet) eta Uraren Euskal Agentziak (URA), Arabako Foru Aldundiaren Araba Garapen Agentziarekin eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoarekin batera, Goaingo (Araba) estazio hidro-meteorologiko berria martxan jartzeko koordinazio-lanak egin dituzte. Estazioaren helburua da eremuko datu hidro-meteorologikoak jasotzea eta, aldi berean, Santa Engrazia eta Zadorra ibaien uraldiak, Urrunagako urtegira isurtzen direnean, hobeto kontrolatzea.Albistea2022/05/16Segurtasuna
-
Eusko Jaurlaritza gaur hasi da banatzen Euskadiko Babes Zibileko 26 elkarte eta erakundeen artean haur asko elkartzen diren elkarretaratze handietan, ekitaldi ludikoetan eta jaietan banatzeko 9.000 identifikazio-eskumuturreko.Albistea2022/05/05Segurtasuna
-
Maila baxuetan elurra eta izotza egin badu ere, Euskalmet ? Euskal Meteorologia Agentziaren arabera apirila normala izan da prezipitazioei dagokienez, Gorbea inguruko eskualdeetan eta Donostialdean izan ezik, bi eskualde horietan hezea izan baita. Tenperaturari dagokionez, apirila hotza izan da Araba erdialdean, eta gainerako lekuetan, aldiz, balioak normalak izan dira. Nahiz eta batez besteko klimatologikoak normalak izan diren, muturreko egoerak nabarmenak izan dira, elurra egiteaz gainera, onAlbistea2022/05/03Segurtasuna
-
Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman du, Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren Agindu baten bidez, AZTI Fundazioari elementu ozeano-meteorologikoen zaintzarako, jarraipenerako, kontrolerako eta kudeaketarako 195.000 euroko dirulaguntza emateko.Albistea2022/04/25Segurtasuna
-
Euskalmet ? Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenen arabera, Aste Santuan eguraldi egonkorra eta lehorra izango da eta prezipitazio gutxi izango dira, batez ere asteazkenetik, apirilaren 13tik aurrera, egun horretan hasiko baita eguraldia egonkortzen goi-presioen eraginez. Bihar, aldiz, oraindik ere nabarituko dira ?Evelyn? borraskaren eraginak, eta hego-ekialdeko haize zakarra ibiliko da eta zaparrada batzuk botako ditu.Albistea2022/04/12Segurtasuna
-
Eusko Jaurlaritza akreditazio-txartel berriak banatzen hasi da Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemako Euskadiko boluntario-elkarte eta lankidetza-erakundeetan integratutako pertsonei. Doakoa den agirian ofizialki nabarmentzen da kolektiboak babes zibilaren arloan egiten duen lana.Albistea2022/04/09Segurtasuna
-
Euskalmet ? Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, martxoa oso beroa izan da isurialde kantauriarrean, beroa isurialde mediterranioan eta normala Arabako Errioxan. Euskadiko batez besteko tenperatura 0,9 °C-koa izan da, batez besteko normalaren gainetik, eta mende honetako seigarren martxorik beroena izan da, beraz. Aldi berean, eguzki-orduak batez besteko klimatologikoaren azpitik ibili dira, oro har, eta % 20 gutxiago izan dira.Albistea2022/04/04Segurtasuna
-
Eusko Jaurlaritzak herritarrak App de SOS Deiak jaistera animatzeko sentsibilizazio-kanpaina bat jarri du abian ikus-entzunezko formatu ezberdinetan. Aplikazioak pertsonak geolokalizatzeko sistema bat du, bilaketa eta erreskate lanetan denborak laburtzen laguntzeko. Sistema borondatez aktibatuko da, eta 112-SOS-Deiak zerbitzuari laguntza eskatu duen pertsonaren azken mugimenduetan egindako trazadura ikusteko aukera ematen dio. Horrez gainera, borondatez egoki jotzen diren datu medikoak edo pertsAlbistea2022/04/03Segurtasuna
-
Eusko Jaurlaritzak alerta laranja aktibatu du elurragatik bihar, ostirala, 00:00etatik etziko, larunbateko, 10:00ak arte, elur-maila 200-300 metroan koka baitaiteke. Bestalde, tenperaturek nabarmen egingo dute behera Euskadiko lurralde osoan, eta barnealdean izotza egingo du.Albistea2022/03/31Segurtasuna
-
Meteorologiaren Mundu Egunarekin bat etorriz, Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua, Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordeak eta Fernando Izaguirre Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak lagunduta, EuskalEguraldia elkarte berria aurkezteko ekitaldiaren buruan izan da. Elkartea denbora errealean gertatzen ari diren edo denbora-epe labur samarrean gerta litezkeen egoera meteorologikoei eta horiek eragin ditzaketen arriskuei eta arazoei buruzko inforAlbistea2022/03/23Segurtasuna
-
Euskalmet ? Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, otsaila oso lehorra izan da Euskadi osoan, eta mende honetako hirugarren otsai lehorrena izan da. Nabarmentzekoa da Arabako Errioxan erabat lehorra izan dela. Aldi berean, otsaila beroa izan da, eta Euskadiko batez besteko tenperatura batez besteko normala baino 1,1 ºC altuagoa izan da. Eguzki-orduek batez besteko klimatologikoa gainditu dute, eta % 25 gehiago izan dira gutxi gorabehera.Albistea2022/03/02Segurtasuna
-
Eusko Jaurlaritzak larrialdietako zerbitzuen laguntza behar duten pertsonen deiak lokalizatzeko Advance Mobile Location (AML) sistema berria ezarri du SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan. Horri esker larrialdietako zerbitzuek azkarrago jardun ahal izango dute, 112ra deitzen duen pertsonaren kokapena 15-20 bat metroko inguruan zehazteko gai baita.Albistea2022/02/16Segurtasuna
-
Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak, Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordeak eta Fernando Izaguirre Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak gaur banatu dituzte larrialdietako eta babes zibileko merezimenduen 11 dominak (bereizgarri gorriko 2 eta bereizgarri berdeko 9) eta plaka-diploma bat iaz herritar solidarioak izateagatik nabarmendu ziren pertsonei. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren egoitzan egin den ekitaldian iaz zerbitzuanAlbistea2022/02/12Segurtasuna
-
Eusko Jaurlaritzak gaur eta bihar Gijongo ?Jovellanos? Itsasoko Segurtasun Integralerako Zentroan egingo den mahaiko simulakro batean parte hartuko du. Simulakroa Bilboko Itsas Kapitaintzak bideratuko du eta planteatuko den kasua izango da Bilboko Portutik 4 miliatara su hartu duen ferry batean doazen 450 bat pertsonaren erreskatea eta ebakuazioa. Ariketaren helburua da itsasoko era horretako larrialdietan inplikatutako organismoen koordinazioa eta eraginkortasuna probatzea.Albistea2022/02/08Segurtasuna
-
Euskalmet ? Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, urtarrila hilabete hotza izan da, eta Euskadin batez besteko tenperatura batez besteko normala baino 0,3 °C baxuagoa izan da. Horren ondorioz, mende honetako laugarren urtarril hotzena izan da. Aldi berean, eguzki-orduak batez besteko klimatologikoaren gainetik ibili dira, bereziki Arabako Lautadan, larregi bikoiztu baitira. Prezipitazioei dagokienez, urtarrila hilabete normala izan da, eta prezipitazioak egun gutxi batzuetan pilatu dira.Albistea2022/02/03Segurtasuna
-
Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Euskal Autonomia Erkidegoko Larrialdi Aeronautikoen Plan Bereziari. Babes Zibileko Kontseilu Nazionalak Estatuan homologatutako ezaugarri horietako lehenengo plana da. Plan hori ?Euskadiko Babes Zibileko Planean? (LABI) integratuta dago, eta helburu nagusia du eskumenak dituzten administrazioek koordinatuta eta goitik behera kudeatzea Planean bertan deskribatutako larrialdi aeronautiko desberdinak. Gainera, Planak halako zerbait gertatzeko probabilitate hanAlbistea2022/02/01Segurtasuna
-
Gobernu Kontseiluak gaur onartu ditu BEFESA ZINC ÓXIDO SAU (Zornotza), BEFESA ZINC ÓXIDO SAU (Sondika), BILBAINA DE ALQUITRANES SA (Barakaldo) eta CLH (EXOLUM) SA (El Calero) enpresen kanpoko larrialdietako planak. Kanpoko larrialdietako planak babes zibileko plan bereziak dira eta instalazio horietan gerta litezkeen eta enpresaren kanpoaldean eragina izan dezaketen istripuen aurrean kanpotik erantzuna antolatzea dute helburu.Albistea2022/01/25Segurtasuna
-
Eusko Jaurlaritza hasi da banatzen larrialdi-egoeretarako 50 segurtasun-kasko eta 8.000 identifikazio-eskumuturreko. Materiala Euskadiko babes zibileko 26 elkarteen artean banatuko du, eta, era horretara, larrialdietarako materiala banatzeko 2020an hasitako kanpainarekin jarraituko du. Iaz 410 identifikazio-txaleko eta azkar zabaltzen diren 12 karpa banatu zituen.Albistea2022/01/19Segurtasuna