Eusko Jaurlaritza

Telefono bidezko arreta

Eusko Jaurlaritzaren herritarrentzako arreta-zerbitzuak (Zuzenean) telefono bidezko aurretiko hitzordu-zerbitzu berri bat jarri du abian, gure agenteekin harremanetan jartzeko orduan itxarote-denbora murrizteko.

Horrela, orain telefono bidezko kontsultetarako hitzordua erreserbatu ahal izango duzu 012 edo 945 01 80 00 telefono zenbakira deituta. Bertan, honako zerbitzu hauek eskainiko dizkizugu:

  • Direktorio-zerbitzua: kontaktatu nahi duzun pertsonaren datuak ezagutzen badituzu.
  • Telefono bidezko aurretiko hitzordu-zerbitzua: arreta pertsonalerako ordu-erreserba eskainiko dizugu.
  • Izapidetze elektronikoan laguntzeko zerbitzua: zerbitzu elektronikoen arloko arazoak konpontzeko zerbitzura transferituko dizugu.

Nahi baduzu, zuk zeuk ere kudea dezakezu telefono bidezko zerbitzurako edo aurrez aurreko zerbitzurako aurretiko hitzordua, Internet bidez:

Eskatu hitzordua online

(Oharra: gaur egungo nabigatzaileak Google Chrome, Safari, Mozilla Firefox, Opera eta Edge dira)

Herri Administrazioko sailburuordearen eta Funtzio Publikoko sailburuordearen 2012ko maiatzaren 3ko Ebazpenaren arabera (PDF, 1 MB), jendeari arreta emateko ordutegia etenik gabe garatzen da urte osoan zehar, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30era, abuztuan (14:30ak arte), jaiegunetan, eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

Telefono-zenbakiak:

  • Euskal Autonomia Erkidegotik deitzeko: 012/ 945 01 80 00
  • Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko lekuren batetik deitzeko: 945 018000
  • Atzerritik deitzeko: 00 34 945 018000

Deiaren kostua

2012ko azaroaren 21eko Ebazpenaren arabera (2012ko abenduaren 10eko BOE, 296. zk.), 012 zenbakira egindako deiaren kostua D tarifako modalitateari dagokiona da (deitzen duen harpidedunari ez dio kosturik eragingo).

Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora dagoen tokiren batetik deitzen bada 945 018000 telefono-zenbakira, kontratatutako tarifa-motaren araberakoa izango da deiaren kostua. Kontsultatu zure telefonia-operadorearekin.

Zuzenean Zerbitzuak herritarren eskura beste telefono interesgarri batzuk ere jartzen ditu, guztiak Euskadiko administrazio, organismo, erakunde, ente eta baltzu publikoei buruzkoak.

Komunikazio Irekiko Gida